XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

-... edo datilak eta azeitunak, edo esnea eta ezti guri guria!.

- Be... benetan edozein eskakizun onartuko zenidake?.

- Eskatu eta ikusi!.

- Horrela bada... bete nire amaren nahiak! Eta berarentzat printzesa baten neurriko jantziak ekarri!.

- Hala bedi!.

Eta hau esanik, genioa desagertu egin zen.

- Begira, ama!.

- Sultan baten mahaia da hau, Aladino!.

- Dena merezi duzu, ama eta soineko hau ere bai!.

- Seme, nola lortu duzu guzti hau? Ez zenuen ba lapurtuko!.

- Jostun arrunt baten alarguntsa naiz eta ezagutzen dut soinekoaren balioa!.

-... eta nik, Aladino, zintzoa izaten erakutsi dizut!.

- Entzun ordea! Ez dudala lapurtu! Egia dela!.